Touza ahizpak
Touza ahizpak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ribadavia, XX. mendea |
Herrialdea | Galizia |
Heriotza | Ribadavia, XX. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | woman human rights defenders (en) |
Lola, Amparo eta Julia Touza Domínguez (Ribadavia, Ourense, Galizia, XX. mendea) ourensetar giza eskubideen aldeko aktibistak izan ziren. Galiziako hiru ahizpa izan ziren, eta, ustez, Holokaustotik ihes egiten zuten 500 judu salbatu zituzten. Sare klandestino bat ezarri zuten, Ribadaviako geltokira iritsitako juduak Portugalera ihes egin zezaten.[1]
Ahizpak "Schindler galiziarrak" deritzenak dira.[2]
Hiru ahizpen testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran, Galiziako Ribadavia herrian Lola, Amparo eta Julia Touza Domínguez ahizpak bizi izan ziren, eta sare klandestino batean parte hartu zuten. Sare horrek, ustez, Adolfo Hitlerrek agindutako nazien jazarpenetik ihes egin zuten 500 judu salbu jarri zituen, eta Ribadaviako trenbide-geltokira iritsi ziren Hendaia-Vigo trenbidetik.[3][4]
Hiru ahizpak, Ribadavia (Ourense) herrikoak, kasinoa eta kantina bat gidatzen zuten tren geltokian. Lola Touzak bere ahizparekin batera jardun zuen. Xosé Rocha Freixido eta Xavier Míguez taxi-gidariek ere parte hartu zuten sare horretan, geldialdia zegoen Ribadavian. Ramón Estéves txalupazaina eta Ramón Pérez interpretea ere sarekideak ziren. Aldez aurretik gauez edo egunez seinalatutako trena iristen zenean, Lolak, bere bi ahizpen arteko akordio konplizearekin, sorospen-egoeran zeuden bidaiariak artatzen zituen, eta beharrezko denboran ezkutatzen zituen bere etxean, harik eta taxilariak Portugalgo mugara eramaten zituen arte.[5][6]
Sekretua agerian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antón Patiño Regueiro idazle eta liburu-saltzaileak Touza ahizpen istorioa berreskuratu zuen. Amancio Vázquez galiziar erbesteratu batek kontatu ondoren, zeini New Yorken bizi zen judu batek ahizpei eskerrak emateko eskatu zion.[3]
1964an, Isaac Retzmann, jatorri juduko New Yorkekoa, Ameriketako Estatu Batuetara iritsi zen 1943an, Europako juduen jazarpenetik ihesi, eta ikertzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerran berari eta beste askori bizia salbatu zioten pertsonen bila. Bilaketa horrek erakutsi zuen sekretua. Iheslarien kopurua berresteko testigantzak bilatze antzuek jarraitzen dute.
Lola, Amparo eta Julia ausartak eta arriskua hartu zuten emakumeak izan ziren, agintari frankistak eta Gestaporen agenteak saihesten zituztenak, ehunka pertsonen bizitza salbatzeko eta Espainiaren eta Portugalen arteko muga Ribadaviako estaziora gurutzatzea lortzeko, Askatasunaren Estazio gisa ezagutzen zen.
Ezkutalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Touza Domínguez ahizpek iheslarientzako ezkutalekua jarri zuten Ribadaviako geltokiko kioskoan eta euren etxebizitzan. Etxe horrek sotoa zuen, lurzoru faltsu baten azpian disimulatua, lur azpian zulatutako 20 metro koadrokoa eta iheslarien aterperako egokitutakoa. Hantxe jan eta atseden hartzen zuten, Portugalgo mugarantz abiatu arte.
Isil-ituna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Touza, Lola, Amparo eta Julia ahizpek beren ekintza solidarioaren sekretua gorde zuten bizitza osoan, baita seme-alaben aurrean ere, ez baitzekiten ezer. Isil-ituna egin zioten elkarri eta mantendu egin zuten. Ezer ez esatea erabaki zuten, errepresalien beldur ziren eta. Batez ere nazien jazarpenetik salbatutako pertsonen kontakizunek berreskuratu dute historia hau.
Diru-laguntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahizpen eskuzabaltasuna ez zen amaitzen, iheslariak Portugalgo mugan jartzean. Muga igaro aurretik, diru pixka bat ematen zieten Portugalen moldatzeko, eta laguntza ekonomiko horretara bideratzen zuten kasinoaren kudeaketan irabazitakoa. Halaxe frogatu du bizirik suertatu zenetako batek, Lola Touzak eman zion zilarrezko txanpona haren Julio bilobari eman zion eta.[6]
Berrogeita hamarreko hamarkadan kasinoa itxi egin zen eta Lola, Amparo eta Juliak geltokiko kantinan jarraitu zuten lanean.[7]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lola 1966ko ekainaren 26an hil zen. Amparo, 1981eko otsailaren 6an, eta Xulia, 1983ko ekainaren 6an. Elkarrekin bizi izan ziren eta Ribadaviako hilerrian lurperatuta daude.
Justuen artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Holokaustoan juduei lagundu zieten pertsona ez-juduak “Justuak nazioen artean” edo “Justos Gentiles” izendatu dituzte.
Onarpen hori duten espainiarren artean Touza ahizpak daude, Holokaustoan juduei lagundu zieten pertsonen zerrendan agertzen direnak.[8][9]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaeren berri izan ondoren, Touza ahizpak aintzatetsi ditu Rivadaviako elkarteak, eta haien ondare solidarioa balioesten saiatu dira:
- 2008ko irailaren 7an, Touza ahizpen lan humanitarioa aintzatetsi zuten Ribadavian, herriko Erdi Aroko Ikasketen Zentroak bultzatutako hil ondoko omenaldiarekin. Haren etxeko fatxadan plaka bat jarri zen: ‘Loitadoras pola liberdade’ (Askatasunaren aldeko borrokalariak)
- Israelgo Estatuak Touza ahizpak bere hiriburuan, Jerusalemen, onartu ditu Lola, Amparo eta Juliaren lana gogora ekartzen duen zuhaitz batekin, eta Touza Domínguez ahizpei ‘Justas entre las Naciónes” titulua emateko asmoa adierazi zen.[10]
Touza ahizpei buruz idatzi da:
- Estación Libertad. (Askatasunaren geltokia) Emilio Ruiz Barrachina.[11]
- Haurrentzako ipuin-liburua: “Lola, Amparo eta Xulia, as irmás Touza”.[12]
- 2015. urtean Antzerki lana Mexikon estreinatu zen, Las Touzá. Alfonso Cárcamoren eskutik eta Carla Sotoren zuzendaritzapean.[13]
- 2016an Lobos sucios (Lobo zikinak) filma, Simón Casalek zuzendua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Montero, Mai. (2018-04-27). Las hermanas ‘Schindler’ gallegas que salvaron a 500 judíos del Holocausto. ISSN 1134-6582..
- ↑ Vigo. (2018-12-21). «Las 'Schindler gallegas' saltarán a la pantalla» Faro de Vigo.
- ↑ a b «Poemas después de Auschwitz» eSefarad.
- ↑ «Las hermanas ‘Schindler’ gallegas que salvaron a 500 judíos del Holocausto | Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica» memoriahistorica.org.es.
- ↑ amil. (2021-01-11). «Historia de las hermanas Lola, Amparo y Xulia Touza» BadalNovas.
- ↑ a b de 2020, Por Gerardo Di Fazio16 de Septiembre. «La heroica historia de tres hermanas gallegas que salvaron a más de 500 judíos del horror del nazismo» infobae.
- ↑ Tres ángeles en Galicia, las hermanas Touza (Siglo XX). .
- ↑ Lluis. «JUSTOS entre las naciones» www.archivocine.com.
- ↑ El Holocausto pasó por España. 2009-01-31 ISSN 1134-6582..
- ↑ Judío, Central de Noticias Diario. (2013-10-31). «Heroínas del silencio - Diario Judío México» Diario Judío: Diario de la Vida Judía en México y el Mundo.
- ↑ «Estación Libertad» La Esfera de los Libros.
- ↑ Región, La. (2019-11-18). «Alexandra Touza y la historia de las hermanas Touza hecha cuento» La Región.
- ↑ «Las Touzá, una obra de teatro que apela al rescate de los valores universales - Diario Judío México» Diario Judío: Diario de la Vida Judía en México y el Mundo 2015-09-29.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patiño Regueira, Antón (2005). Memoria De Ferro. A Nosa Terra,. ISBN 9788496403307.
- Poemas después de Auschwitz.
- Estación Libertad. Emilio Ruiz Barrachina